20.6.19


Aspertuta nago
jende multzoez

bikote
koadrila
kolektiboez.

Isil
barregarri
mistikotan

banatzen diren taldeez
aspertuta nago.



11.6.19


El meu rei
és callat
especial
se li enrogeixen els ulls
quan arribo

la meva reina
és dolça
especial
la que millor estima

i si volen
i si es cansen
que descansin les reines

jo les tinc cura.


30.5.19


Eskerrak

atzerago
eta atzerago
geratzen doazen egun batzuk

eskerrak ahazten ditudan
apurka-apurka

baina
ahaztu nahi ez ditudan
beste askoren eskutik doaz
batzuetan

dena ahaztuko dut
amaieran

eta nire eskuek
ez diote zahartzeari utziko

badakit
aldentzen noala egun guztietatik
egunero

berandu da gauza batzuetarako

beste batzuetarako
ostera
goizegi

atzea handitzen
eta
aurrea txikitzen doaz

eta eskerrak idazten dudan
aldi oro

zer nintzateke
bestela?

zer zinateke
zu?

Eskerrak

osasun kontuagatik
bada ere
idazten dudan.


28.5.19


-"Mundua koltxoi heze bat da. Eskerrik asko."
-Bukatu da?
-Bai, ez duzu ikusi mikroa amatatu duela?
-Horren konferentzia birala ezin da esaldi horrekin itxi, publikoaren erdiak psikiatra bat beharko du epe laburrean. Mundua koltxoi bat dela/ez dela beteko dira osasun zentroak. Ni ados nago esandakoarekin, eh?
-Esaldiarekin?
-Bai. Are gehiago, hezetasunaren kontua azpimarratuko nuke. Mundua koltxoi bat da, eta heze dago, eta onddoak hazi zaizkio azalera osoan zehar, bai. Baina ez dut uste jendarte xumeari dimentsio honetako egia bat horrela esan dakiokeenik. Begiratu aurpegiak, galduta daude. Askok programen triptikoak apurtu dituzte aulkietan zeudela. Noizbait sentitu duzu ikusmena ahultzerainoko beldurra?
-Bai, baietz uste dut.
-Ba hori da orain sentitzen ari direna. Zer uste zuten zela, ba, mundua? Kabriolet bat? Golf zelai bat? Ez, ez, ez. Tragediaren bat gertatuko da aste honetan Beverly Hills euskaldunean, auzorik orekatuenean. Ikusiko duzu, suizidio saiakeraren bat-edo. Ikusiko duzu.

26.5.19


" 1

Paul Eluard 1952an hil zen,
Alejandra Pizarnik 1972an,
W.H. Auden 1973an,
Gabriel Aresti 1975ean,
Vladimir Visotski 1980an.
Denak ni jaio baino lehenago.


  2

Harremanez, lagunez,
ideologiaren galeraz, diruaz,
mugikorreko elkarrizketez,
etorkizunarekiko dudan beldurraz,
auzoaz eta nire herriaz,
maiteminaz eta sexuaz,
gertatzea nahi nuenaz eta gertatu zenaz,
ikusten dudanaz, sentitzen dudanaz...


  3

Fikzio susmagarriki
sinesgarri bat egin,
paper gainean jarri
eta zatikatu, artifizioz,
baina literaturaren makulurik gabe,
poemak ez diren poemetan.


  4

Nola ez izan aspaldiko?!
Nola ez izan besteren kopia?!
Nola ez izan kitsch edo collage?!
Nola ez izan monotono eta monologo?!
Nola ez izan nahaspila ulergaitz?!
Nola ez izan artifizial, pertsonal,
dramatiko, ironiko, faltsu,
kontraesankor, fribolo?!"

Jon Benito, Lau post-it XI. mendean poema liburu bat idazteko

23.5.19


"Ez dut uste pertsona tormentatuegia naizenik.
Batzuetan etsipen ikaragarri bat jabetzen da nitaz
zer egingo zaio, gauzak aldatzen doaz
gure garai bateko eskolakidea
opuseko neska batekin ezkontzekotan dago
eta beste batek legez kanpoko arrantzan
itsasoan daramatza bederatzi hilabete
haurdunaldi oso bat
agian pertsona bihurtuko zen itsasoaren sabelean
amarenean egin ez zenez gero.
Eta batzuetan etsipen ikaragarri bat jabetzen da
nitaz
zure
bakardadeak nirearen aurka talka egindakoan
min ematen didalako
sentipen honek zeraren antza dauka,
nola esan, hogeita bat urte betetzean
guk hamahiru genituenean bederatzi zituzten neskek
jada hamazazpi dituztela deskubritzearen antzeko
zerbait.
Gau baten amaieran ohartzea, bortitz eta bat-batean.
Egunsenti errudun hori eta izango zirenik ere
imajinatzera ausartu ez ginen bular guri horiek
ez zirela egundo gureak.
Ez dakit ulertzen den horrela esanda.
Konturatzen garela honetaz eta hartaz
gure injenuitateari zegozkion edalontzi guztiak
hustu ditugula.

Akatsik ttikienengatik galtzen dugula zorion handia:
horregatik dira akats ttikienak mingarrienak.
Akats handiak ez hainbeste.
Euren barruan bizi gaitezke,
edo biraka ibili haien inguruan.
Zer egin ordea,
intsektu baten hegoa den akatsarekin?

Larritu gintuzten zenbait gauzari buruz
barre egitea liteke terapia bakarra
eta hori ere ez nahikoa
ikusezin bihurtzeko ispiluak izaraz estaltzea
aski ez den bezala.

Hori batez ere. Hori eta bizitzan galtzen dugun
guztia,
agur edo konplizitate keinu bat
garaiz eta aspaldi ez egiteagatik
galdu dugula."

Harkaitz Cano, Poesia fikzioa da (baita zera ere)

19.5.19


Ez dakit berdina den esatea 
"itsasontzietan esklabu afrikarrak" 
edo "esklabu afrikarrak itsasontzietan".

Ez dakit bietako zein esalditan duten sujetutik gutxiago.

To be sold, on thursday  the third day of August next, ninety four prime, healthy Negroes,
consisting of: thirty-nine men, fifteen boys, twenty-four women, and sixteen girls. 
Just arrived in the Brigantine Dembia, Francis Bare, Mafter, from Sierra Leon.

July 14th, 1769.

Beranduago, XX. mende hasieran,
AEBetako jazz klubetan
kolektibo oso bat urdindu zen,
blue egin.

Tristezia mota berri bat sortu zuten,
saxoekin egiten zuten negar modu ezin politagoan
deabru urdinak (blue devils) zirela/ez zirela,

Euren iraganak izango zuen ikustekoa negarraldi horietan.


8.4.19


   Ez
   dut
   ezer
   ulertzen.

Alde batetik, arrazoirik gabeko ordena.
Bestetik, kaosa.
Χάος, Kháos, Cháos.

Irudiak,
irudi denak.
Hau da, mota guztietako irudiak: benetakoak, irudimenezkoak, dijitalak.

Objektuak
eta euren arteko harreman hilak,
altzariak,

eraikinak, plazak, bankuak, bankuak (II),

idulkiak
eta euren gaineko eskulturak,

denda,
eraikin publiko, pribatu,
eskola, ikastola kontzertatu, colegio,
urbanizazio,
etxe.

Etxeak eta barruko bizidun-bizigabeak.

Jendea; ezaguna, ezezaguna,
jende zaharra, jende berria,
jendea oro har,

zu
eta kuriositate patologikoz betetzen nauen zure munduaren ikuskera,
zure begiak,

nire ama,
ahizpa,
aita,

nire diru birtuala
billeteak,
nire kontsumoa eta bere kontzeptua.

   Ez
   dut
   ezer
   ulertzen.

Gero kosmosa,
zeruertza,
planetak,
mendiak,
itsasoa...

egun-gau-egun-gau,
atzo-gaur-bihar,

uda-udazken-negu-udaberri-uda,
egun-gau-egun-gau.

Eta musika,
musika piezak,
mende berriko teknologia bider musika, bider sortzaileak, bider internet, bider gailu denak.

Egunkariak, titularrak,
telebista, realityak.

Uste, iritzi,
asmo, amets.

Beldurmaitatzea, laztanmintzea, damubirsortzea, gogorahaztea.

   Ez
   dut
   ezer
   ulertzen.

Areto bat,
eta barruan nahasturik;
kaosaren ikusleria,
bizi aktoreak,
irrazionaltasunaren praktikanteak,
hizkuntza sortzaileak.

Eta ni
(des)orden delako hau ulertu nahietik atseden hartu ezinik.


7.4.19


“Livia, sono gli occhi tuoi pieni che mi hanno folgorato un pomeriggio andato al cimitero del Verano. Si passeggiava, io scelsi quel luogo singolare per chiederti in sposa – ti ricordi? Sì, lo so, ti ricordi. Gli occhi tuoi pieni e puliti e incantati non sapevano, non sanno e non sapranno, non hanno idea. Non hanno idea delle malefatte che il potere deve commettere per assicurare il benessere e lo sviluppo del Paese. Per troppi anni il potere sono stato io. La mostruosa, inconfessabile contraddizione: perpetuare il male per garantire il bene. La contraddizione mostruosa che fa di me un uomo cinico e indecifrabile anche per te, gli occhi tuoi pieni e puliti e incantati non sanno la responsabilità. La responsabilità diretta o indiretta per tutte le stragi avvenute in Italia dal 1969 al 1984, e che hanno avuto per la precisione 236 morti e 817 feriti. A tutti i familiari delle vittime io dico: sì, confesso. Confesso: è stata anche per mia colpa, per mia colpa, per mia grandissima colpa. Questo dico anche se non serve. Lo stragismo per destabilizzare il Paese, provocare terrore, per isolare le parti politiche estreme e rafforzare i partiti di Centro come la Democrazia Cristiana l’hanno definita “Strategia della Tensione” – sarebbe più corretto dire “Strategia della Sopravvivenza”. Roberto, Michele, Giorgio, Carlo Alberto, Giovanni, Mino, il caro Aldo, per vocazione o per necessità ma tutti irriducibili amanti della verità. Tutte bombe pronte ad esplodere che sono state disinnescate col silenzio finale. Tutti a pensare che la verità sia una cosa giusta, e invece è la fine del mondo, e noi non possiamo consentire la fine del mondo in nome di una cosa giusta. Abbiamo un mandato, noi. Un mandato divino. Bisogna amare così tanto Dio per capire quanto sia necessario il male per avere il bene. Questo Dio lo sa, e lo so anch’io.”

Paolo Sorrentino, Il Divo